1. Eta Dario erreguearen laugarren urthean, bederatzigarren hilabethean, ceina baita Casleua, laugarren egunean, Jauna minçatu cen Çacariasi.
2. Jaunaren etchera igorri çuten Sarasarrec eta Erro omelequec eta hunequin ciren guiçonec, Jaunaren beguithartearen errequeitzera;
3. Eta armadetaco Jaunaren temploco aphecei eta profetei erratera: Borzgarren hilabethean deithoratu edo ene burua sainduetsi behar othe dut, asco urthez jadanic eguin içan dudan beçala?
4. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
5. Minça çaquizquiote lur huntaco populu guciari eta aphecei, erranez: Borzgarren eta çazpigarren hilabethean barurtu eta deithoratu çaretenean hirur hogoi eta hamar urthe hauquiez, enetzat barurtu othe duçue çuen barura?