1. Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara liburu bat hegaldaca cihoala.
2. Eta aingueruac erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut liburu bat hegaldaca; badu hogoi besoren lucetasuna eta hamarren çabaltasuna.
3. Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire.