Çacariasen Profecia 11:5-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Beren jabeec hilcen cituzten, eta bihotzminic etzuten; eta salcen cituzten, ciotelaric: Benedica bequio Jaunari, aberats eguinac gare; eta arthaldeac arçainec berec etzituzten guphide.

6. Eta nic ere ez ditut guehiago guphidetsiren lur huntaco egoiliarrac, dio Jaunac; huna non arthiquiren ditudan guiçonac, cein bere lagunaren escura eta bere erreguearen escura: eta xahuturen dute lurra, eta nic ez dut hequien escutic atheraturen.      

7. Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea.

8. Eta hilabethe batez hilaraci ditut hirur arçain, eta ene bihotza hersi da hequien gainean; ecen hequien bihotza ere aldatu da ene gainean.

Çacariasen Profecia 11