7. Simeonen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Leuiren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Isacharen leinutic, hamabi milla seignalaturic:
8. Zabulon-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Ioseph-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Beniaminen leinutic, hamabi milla seignalaturic:
9. Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan:
10. Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic.
11. Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa,