1. Guero beha neçan, irequi vkan çuenean Bildotsac ciguluetaric lehena, eta ençun neçan laur animaletaric bat, cioela, igorciri voz anço, Athor eta ikussac.
2. Eta beha neçan, eta huná, çaldi churibat: eta haren gainean iarriric cegoenac çuen fletchabat, eta eman cequión hari coroabat, eta ilki cedin garaitzen çuela, eta garaita luençát.
3. Eta irequi vkan çuenean bigarren cigulua, ençun neçan bigarren animala, cioela, Athor eta ikussac.
4. Eta ilki cedin berce çaldi gorrhatsbat, eta haren gainean iarria cenari eman cequión lurretic baquea ken ahal leçan, eta elkar hil leçaten: eta eman cequión hari ezpata handibat.
5. Eta irequi vkan çuenean hirurgarren cigulua, ençun neçan hirurgarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi beltzbat: eta haren gainean iarriric cegoenac, çuen balençabat bere escuan.
6. Eta ençun neçan vozbat laur animalén artean, cioela, Chenicabat ogui bihi dinero batetan, eta hirur chenica garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztieceála calteric eguin.
7. Eta irequi vkan çuenean laurgarren cigulua, ençun neçan laurgarren animalaren voza, cioela, Athor eta ikussac.
8. Eta beha neçan, eta huná, çaldi pherdatsbat, eta haren gainean iarriric cegoenaren icena cen Herioa: eta Iffernua çarrayón hari, eta hæy eman cequién bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeco ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez, eta lurreco bassa bestiéz.
9. Eta irequi vkan çuenean borzgarren cigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iaincoaren hitzagatic eta maintenitzen çuten testimoniageagatic heriotara eman içan ciradenén arimác: