Amosen Profecia 8:6-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Diruaren bidez jabe gaitecen beharrez, eta oinetaco truc erromesez, eta sal diotzoguten ogui-aphainquinac?

7. Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac.

8. Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala.

9. Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra.

10. Eta çuen besta-buruac aldaturen ditut deithoretara, eta çuen cantica guciac kexuetara; çakua ekarriren dut çuen bizcarretara eta karçoiltasuna buru gucien gainera; eta lurra eçarriren dut, bere haur bakarraz nigarrez dagoen ama bat iduri, eta haren azquen orduac emanen ditut karmindurazco egun bat beçala.

Amosen Profecia 8