Amosen Profecia 5:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Higüincetan hartu dute, athean erançuten ciotena, eta gaitzirizcotan garbiqui minço cena.

11. Beraz, larrutzen cindutelacoz beharra, eta eramaten cinaroztelacoz gauça hautenac; lau izquinetaco harriz eguinen ditutzue etcheac, eta etzarete hequietan egonen; landaturen ditutzue mahasti maithagarrienac, eta ez duçue hequietaricaco arnoa edanen.

12. Eçagutzen ditut ecen çuen gaizqui murruac eta çuen bekatu dorpheac; prestuaren etsai, emaitza-harçaile, eta athean beharraren çaphatzaile çarete.

13. Aria hortaz, horrelaco orduan guiçon umoa ixilic dago, gaixtoa delacoz ordua.

14. Bilha çaçue onguia eta ez gaizquia, bici çaiteztençat; eta çuequin içanen da armadetaco Jainco Jauna, hala etzelaric eraunsi duçuen beçala.

15. Hastia çaçue gaizquia eta maitha onguia, eta athean eçar çaçue çucentasuna; hean beharbada Josepen ondarrei urricalduren den armadetaco Jainco Jauna.

16. Hargatic hau dio armadetaco Jainco Jaun, ororen nausiac: Plaça gucietan içanen dire deithoreac, eta campo bacietan erranen da: Çorigaitz çorigaitz! Eta kexuetara deithuco da laboraria, eta deithorera deithoratzen daquitenac.

Amosen Profecia 5