1. Adi çatzue hitz hauquiec, nic çuen gainean alchatzen dudan deithorea: Erori da Israelgo etchea, eta ez du jaiquitzerat eguinen.
2. Lurrean arthiquia dago Israelgo nescatcha, eta nihorc ez du eraiquitzen.
3. Alabainan hau. dio Jainco Jaunac: Israelgo etchean, hiri batetaric ilkitzen baciren mila, hartan ez da ehun baicic gueldituren; eta ceinetic ehun ilkitzen baitziren, hainean baraturen dire hamar.
4. Ecen hau dio Jaunac Israelgo etcheari: Bilha neçaçue, eta bicico çarete.
5. Eta ez bilha Bethel, eta ez sar Galgalan, eta etzarete Bersabeen iraganen; ceren içanen baitire, Galgala gathibu eramana eta Bethel ezdeustua.
6. Bilha çaçue Jauna eta bici çaitezte, beldurrez-eta sua beçala erre dadien Josepen etchea; eta suac iretsico du Bethel, eta nihorc ecin hilen du.
7. Çucena ciçari-belharrera bihurcen eta çucentasuna lurrean bazterrerat uzten duçuenac.
8. Bilha çaçue Çazpi-Ohoinen eta Orionaren eguilea, ilhumpeac arguitara eta eguna gauera aldatzen dituena, itsasoco urac deitzen eta lurraren gainera ixurcen dituena: Jauna da haren icena.
9. Irriz beçala xahutzen du hazcarra, eta desmasia ekarcen dio ahaldunari.
10. Higüincetan hartu dute, athean erançuten ciotena, eta gaitzirizcotan garbiqui minço cena.