Abdiasen Profecia 1:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ez duc guehiago erdeinuric arthiquiren hire anaiaren egunean, haren desterruco egunean; ez haiz bozcarioz ibiliren haren galpeneco egunean; eta hire ahoa ez duc espantuz betheren hesturaco egunean.

13. Eta ez haiz ene populuaren athean sarthuren haren xahupeneco egunean; eta ez duc hic ere erdeinua arthiquiren haren desmasiaco egunean; eta ez haiz haren armadaren contra içanen bidalia haren xahupeneco egunean.

14. Eta ez haiz athequetan jarriren ihes eguinen dutenen hilceco; eta ez dituc haren ondarrac hersiren egun gaitza dathorrenean.

15. Ecen jendaqui gucien gainean hurbil da Jaunaren eguna: nola eguin baituc, hala eguinen çaic; hire saria bihurturen çaic hire buruaren gainera.

16. Ecen ene hasarrea edan duçuen beçala ene mendi sainduaren gainean, jendaia guciec edanen dute baratu gabe; eta edanen dute eta iretsico, eta ez balire beçala içanen dire.

17. Eta Siongo mendian içanen da salbamendua eta hura içanen da saindua; eta Jacoben etchea nausituren da lehenago bere nausi cituenei.

18. Eta Jacoben etchea içanen da sua, eta Josepen etchea garra, eta Esaurena lastoa, eta hequiez errea içanen da; eta iretsico dute; eta Esauren etchetic ondarric ez da gueldituco, ecen Jauna da minçatu.

19. Eta hegoaldean direnec primancetan içanen dute Esauren mendia, eta celhaitarrec Filistin-herria; eta jabetuco dire Efraimen eremuaz eta Samariaren eremuaz, eta Benjaminec goçatuco du Galaad.

20. Eta Israelgo semeetaric desherritua içan den armada harec goçaturen ditu Sareptaraino Canaandarren toqui guciac; eta Jerusalemgo desherritu Bosphoroan direnec goçaturen dituzte hegoaldeco hiriac.

21. Eta silbatzaileac Siongo mendira iganen dira, Esauren mendiaren juiatzera, eta Jaunac içanen du erreguetasuna.

Abdiasen Profecia 1