11. Haren contra atheratua hincen egunean, arrotzec harcen çutenean haren armada, atzeac sarcen cirenean haren atheetan, eta çortea arthiquitzen çutenean Jerusalemeren gainera, hi ere orduan hequietaric bat beçala hincen.
12. Ez duc guehiago erdeinuric arthiquiren hire anaiaren egunean, haren desterruco egunean; ez haiz bozcarioz ibiliren haren galpeneco egunean; eta hire ahoa ez duc espantuz betheren hesturaco egunean.
13. Eta ez haiz ene populuaren athean sarthuren haren xahupeneco egunean; eta ez duc hic ere erdeinua arthiquiren haren desmasiaco egunean; eta ez haiz haren armadaren contra içanen bidalia haren xahupeneco egunean.