1. Salomonec akabatu çuenean bere othoitza, cerutic jautsi cen sua, eta iretsi cituen holocaustac eta bitimac, eta Jaunaren maiestateac bethe çuen temploa.
2. Eta Jaunaren temploan ecin sar çaitezqueen apheçac, Jaunaren maiestateac bethe çuelacoz Jaunaren temploa.
3. Israelgo seme guciec ere ikusten cituzten sua eta Jaunaren gloria temploaren gainera jausten, eta ahuspez eroriz harrizco galçadaren gainera, adoratu eta laudatu çuten Jauna, ciotelaric: Jauna cein den ona! haren urricalpenac mendeetaraino badirau!
4. Erreguec berriz, eta populu guciac bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean.
5. Erregue Salomonec hil cituen beraz bitimac, idietaric hogoi eta bi mila, aharietaric sei hogoi mila; eta erreguec eta populu guciac eguin çuten Jaincoaren etcheco consecracionea.
6. Apheçac berriz, beren eguimbideetan çauden, eta lebitarrec musicaco tresnen gainean cantatzen çuten erregue Dabidec Jaunaren laudatzeco eguin cantu hau: Ceren bethierecoa den haren urricalmendua. Tresnen gainean cantatzen cituzten Dabiden himnoac; aphecec berriz, hequien aitzinean turutac jotzen cituzten, eta Israel gucia xutic çagoen.