1. Salomonec akabatu çuenean bere othoitza, cerutic jautsi cen sua, eta iretsi cituen holocaustac eta bitimac, eta Jaunaren maiestateac bethe çuen temploa.
2. Eta Jaunaren temploan ecin sar çaitezqueen apheçac, Jaunaren maiestateac bethe çuelacoz Jaunaren temploa.
3. Israelgo seme guciec ere ikusten cituzten sua eta Jaunaren gloria temploaren gainera jausten, eta ahuspez eroriz harrizco galçadaren gainera, adoratu eta laudatu çuten Jauna, ciotelaric: Jauna cein den ona! haren urricalpenac mendeetaraino badirau!
4. Erreguec berriz, eta populu guciac bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean.
5. Erregue Salomonec hil cituen beraz bitimac, idietaric hogoi eta bi mila, aharietaric sei hogoi mila; eta erreguec eta populu guciac eguin çuten Jaincoaren etcheco consecracionea.
6. Apheçac berriz, beren eguimbideetan çauden, eta lebitarrec musicaco tresnen gainean cantatzen çuten erregue Dabidec Jaunaren laudatzeco eguin cantu hau: Ceren bethierecoa den haren urricalmendua. Tresnen gainean cantatzen cituzten Dabiden himnoac; aphecec berriz, hequien aitzinean turutac jotzen cituzten, eta Israel gucia xutic çagoen.
7. Salomonec halaber sainduetsi çuen lorio-erdia Jaunaren temploaren aitzinean, ecic han escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimen bilgorrac, eguin içan çuen cobrezco aldareac ecin jasan, cetzazquelacoz holocaustac, sacrificioac eta bilgorrac.
8. Salomonec orduan eguin çuen beraz çazpi egunez besta, eta harequin batean Israel guciac, bilku gaitzac, Ematheco sarcetic Eguiptoco errecarainotic ethorriac.
9. Eta çorcigarren egunean eguin çuen baldarnaren besta, aldarearen consecracionea eguin çuelacoz çazpi egunez, eta çazpi egunez besta-burua celebratu.
10. Beraz çazpigarren hilabetheco hogoi eta hirugarren egunean, populuac igorri cituen beren olhetara, atseguinez eta bozcarioz betheac Jaunac Dabidi, Salomoni eta Israelgo bere populuari eguin ciozcaten onguiez.
11. Salomonec osatu cituen Jaunaren etchea, erregue-etchea eta bere gogoan hartu cituen guciac eguiteco Jaunaren temploan eta bere jaureguian, eta orotan çorion içan çuen.
12. Bada, gabaz Jauna aguertu citzaioen, eta erran çaroen: Ençun içan dut çure othoitza, eta leku hau enetzat hautatu dut sacrificioco etchetzat.
13. Baldin hersten badut cerua eta uriric ez bada erorcen, manatzen eta igorcen baditut xartalac lurraren iresteco, eta ene populura bidalcen badut içurritea;