1. Salomonec ekarri cituen beraz haren aita Dabidec botuz eman guciac; eta cilhar, urhe eta unci guciac Jaincoaren etcheco kutchetan eçarri cituen.
2. Guero Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo çaharrac leinuetaco aitzindari guciac eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac, Jaunaren batasuneco arka ekar ceçatençat Dabiden hiritic, ceina baita Sion.
3. Hargatic Israelgo guiçon guciac erregueren gana ethorri ciren çazpigarren hilabetheco besta-egunean.
4. Eta Israelgo çahar guciac ethorri cirenean, lebitarrec hartu çuten arka,
5. Eta ekarri çuten tabernacleari çatcheizcon tresna guciequin. Aphecec berriz, lebitarrequin ekarri cituzten tabernaclean ciren sainduteguico unciac.
6. Aldiz erregue Salomonec, Israelgo bilku guciac eta arkaren aitzinera bildu ciren guciec ahariac eta idiac konda ahal baino guehiago imolatzen cituzten, hambatecoa cen ecic bitimen ostea.
7. Aphecec Jaunaren batasuneco arka eçarri çuten bere toquian, erran nahi da temploco oraclean, sainduren sainduan querubinen hegalen azpian;
8. Halaco moldez non querubinec beren hegalac hedatzen baitzituzten arka phausatua cen lekuaren gainera, eta estalcen baitzuten arka bere haguequin.
9. Eta nola arkaren erabilceco hagac luceguixeac baitziren, hequien muthurrac agueri ciren oraclearen aitzinean; bainan camporatchago cenac ecin ikus cetazqueen. Han içan da beraz arka bethi egungo eguna arteo.
10. Arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicen, Moisec Horeben eçarriac, Jaunac Israelgo semeei leguea eman çaroetenean Eguiptotic ilkitzen cirelaric.