1. Josiasec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hogoi eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
2. Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen eta bere arbaso Dabiden bideetan ibili cen; etzen makurtu ez escuin ez ezquer.
3. Bada, bere erreguetasuneco çorcigarren urthean, haurra celaric oraino, bere arbaso Dabiden Jaincoaren bilhatzen abiatu cen; eta erreguinatzen hasita hamabigarren urthean, Juda eta Jerusaleme garbitu cituen leku gora, lucu, jaincomolde eta itchura cicelatuetaric.
4. Haren aitzinean urratu cituzten Baalen aldareac; eta hequien gainean eçarriac içan ciren itchurac phorroscatuac içan ciren; lucuac ere arthiqui eta jaincomoldeac xehacatu cituen; eta hequiei imolatzen ohi içan çutenen hobien gainera barraiatu cituen puscac.
5. Berçalde aphecen heçurrac erre cituen jaincomoldeen aldareen gainean, eta xahutu cituen Juda eta Jerusaleme.
6. Eta oraino Manaseco, Efraimgo, Simeongo eta Nefthalico hirietan oro urratu cituen.
7. Eta aldareac herrautsi, lucuac eta jaincomoldeac puscacatu eta temploac oro urratu cituenean Israelgo lur gucian, Jerusalemera bihurtu cen.
8. Beraz bere erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean, lurra eta Jaunaren temploa orduco xahuturic, igorri cituen Saphan Eseliasen semea, Maasias hirico buruçaguia eta Joha, Joacaz agueriçainaren semea, bere Jainco Jaunaren etchearen berritzera.
9. Hauquiec goan ciren Helcias aphez-handia gana, eta haren escutic harturic Jaunaren etchera ekarria içan cen dirua, eta lebitarrec eta athalçainec Manasetic, Efraimdic eta gaineraco Israel gucitic bildu çutena, eta Juda gucitic, Benjamindic eta Jerusalemdarretaric,
10. Jaunaren etcheco languileen buruçaguiei escuetara eman çaroeten, temploaren berritzeco eta erituac ciren gucien xuxenceco.
11. Eta hauquiec diru hura eman çaroeten languileei eta harguinei, erostecotzat harrobi-harriac eta çurac temploco çureriaco eta Judaco erregueec urratu cituzten etcheen dornaduraco.
12. Hauquiec oro çucenqui eguiten cituzten. Bada, languileen buruçaguiac eta lana hersatzen çutenac, ciren Jahath eta Abdias Merariren semeetaric; Çacarias eta Mosolam Caathen semeetaric; oro musica jotzen çaquiten lebitarrac.