2 Paralipomenac 30:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ecequiasec halaber Israel guciari eta Judari bidali çaroeten, eta gutunac iscribatu çaroezten Efraimi eta Manaseri, Jerusalemera ethor citecen Jaunaren etchera, eta Israelgo Jainco Jaunari eguin cioçoten bazcoa.

2. Beraz erreguec, buruçaguiec eta baldarna guciac Jerusalemen bilçar eguinic, erabaqui çuten bazcoa bigarren hilabethean eguinen çutela.

3. Alabainan bere orduan ecin eguin çuten, behar cen becembat aphez etzelacotz içan sainduetsiric, eta populua etzelacotz oraino bildua içan Jerusalemera.

4. Eta solasa erregueren eta oste guciaren gogaraco içan cen.

2 Paralipomenac 30