1. Salomon hasi cen Jaunaren etchearen eguiten Jerusalemen Moriaco mendian, ceina haren aita Dabidi erakutsia içan baitzitzaioen, Dabidec Ornan Jebusearraren larrainean xuxendu çuen toquian.
2. Bada, eguiten hasi cen bere erreguetasuneco laugarren urthean, bigarren hilabethean.
3. Eta hauquiec dira Salomonec arthiqui cituen asentuac Jaunaren etchearen eguiteco, luçara hirur hogoi beso, lehengo neurriaren arabera, eta çabalera hogoi beso.
4. Berriz, aitzinaldean lorioa, luçara hedatzen cena temploaren çabaltasunaren neurrian, hogoi besotacoa cen; aldiz haren goratasuna sei hogoi besotacoa cen; eta Salomonec barnetic urhe garbienez urheztatu çuen.
5. Etche nausia ere estali çuen içai-oholez, eta orotan iratchiqui cituen urhe garbienezco xaflac; eta hequietan bernuçatu cituen hostadurac eta gathetto batzu beçala bata bercearen barnean sarcen cirenac.
6. Temploaren çola guciz ederqui galçadatu çuen marmola baliosenetic.
7. Bada urhea, ceintaricaco xaflez estali baitzituen etche, laz, habe, harrasi eta atheac, nihon cen garbiena cen; eta harrasietan querubinac bernuçatu cituen.
8. Sainduren sainduco etchea ere eguin çuen; luçara harcen çuen temploaren çabaltasuna, hogoi beso; çabaltasuna orobat hogoi besocoa çuen; eta estali çuen urhe-xaflaz, sei ehun talenduz beçala.
9. Itzeac ere eguin cituen urhez, halaz non itze bakotchac berrogoi eta hamar siclo phisu baitzituen; guelac ere urhez estali cituen.
10. Eguin cituen halaber sainduren sainduco etchean bi querubinen moldeac eta urhez estali cituen.
11. Querubinen hegalac hogoi besotan hedatzen ciren, halaz non hegal batec borz beso baitzituen eta jotzen baitzuen etcheco harrasia; eta berce hegalac baitzituen borz beso eta uquitzen baitzuen bigarren querubinaren hegala.
12. Bigarren querubinaren hegalac orobat borz beso cituen eta jotzen çuen harrasia, haren berce hegalac borz beso cituen eta berce querubinaren hegala uquitzen çuen.