2 Paralipomenac 24:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Apheçac eta lebitarrac bildu cituen, eta erran çaroeten: Ilki çaitezte Judaco hirietara, eta urthe oroz Israel gucia ganic dirua bil çaçue çuen Jaincoaren temploco berritzapenen eguiteco, eta hori eguiçue çalhuqui. Bainan lebitarrac naguiquiegui haritu ciren.

6. Eta erreguec deithu çuen Joiada buruçaguia, eta erran çaroen: Cergatic ez duçu artha içan borchatzeaz lebitarrac Judatic eta Jerusalemetic ekarcera dirua, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu içan duena, Israelgo jende guciac ekar deçan lekucotasuneco tabernaclearençat?

7. Ecic Athaliac, impio tzarrac, eta haren semeec larrutu dute Jaincoaren etchea, eta Jaunaren etchean consecratuac içan ciren gauça gucietaric berreguindu içan dute Baalen temploa.

8. Erreguec beraz manaturic, kutcha bat eguin çuten eta eçarri çuten Jaunaren etcheco athearen ondoan campoco aldetic.

9. Eta Judan eta Jerusalemen oihu eguin içan cen bakotchac Jaunari ekar ceçon, mortuan Moisec Jaincoaren cerbitzariac cergatu dirua.

10. Eta buruçaguiac eta populua bozcariotan jarri ciren guciac; sarthu ciren eta ekarri çuten Jaunaren kutchara dirua, eta hambat eçarri çuten, non bethe baitzuten.

2 Paralipomenac 24