10. Huna beraz orai Moaben eta Amonen semeac eta Seirgo menditarrac, ceinetaric ez baitzinduen onhetsi iragan çadien Israel, Eguiptotic ilkitzen cenean, bainan horietaric baztertu cen eta etzituen hil:
11. Horiec bercela hari dira, eta eguin-ahalac daramatzate gure kenceco çuc eman içan darocuçun goçamenetic.
12. Gure Jaincoa, ez othe ditutzu bada juiatuco? Ecic ez da gure baithan indar asqui, oste horri buru eguin ahal içateco. Bainan nola ez baitaquigu cer eguin behar dugun, hau bakarric çaicu guelditzen, gure beguiac çure alderat itzulcea.
13. Bada, Juda gucia Jaunaren aitzinean çaroen beren haur, emazte eta bulharreco umeequin.
14. Han cen, berriz, Jahaciel Çacariasen semea, Asaphen semeetaricaco lebitarra, Çacarias baitzen Banaiasen seme, Banaias Jehielena, Jehiel Mathaniasena; eta ostearen erdian Jaunaren izpiritua jautsi cen Jahacielen gainera;
15. Eta erran çuen: Juda, eta Jerusalemen çaudeztenac, eta çuc, erregue Josafat, oroc adi çaçue: Hau darotzuete Jaunac erraten: Ez içan beldurric, oste hortaz ez beçaiztete ikara, gudu hau ecen ez da çuena, bainan-bai Jaincoarena.
16. Bihar jautsico çarete horien contra, ecic iganen dira Sis deitzen den patarra gora, eta aurkituco ditutzue Jeruelgo mortuco parrean den erreca buruan.
17. Etzarete çuec içanen guducatuco çaretenac; bainan bakarric çaudezte gogor, eta Jaunaren lagunça çuen gainean ikusico duçue, oi Juda eta Jerusalem. Ez içan beldur, ez ikara; bihar ilkico çarete horien contra, eta Jauna çuequin içanen da.
18. Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guciac ahuspez erori ciren Jaunaren aitzinean eta adoratu çuten.
19. Caathen eta Coreren semeetaricaco lebitarrec goraqui ceruetaraino laudatzen çuten Israelgo Jainco Jauna.
20. Eta biharamunean jaiqui cirenean, ilki ciren Thecueco mortua barna; eta abiatu ciren ondoan, Josafatec, hequien erdian xutic, erran çaroeten: Adi neçaçue, Judaco guiçonac, eta çuec oroc, Jerusalemdarrac, sinheste içan çaçue çuen Jainco Jauna baithan, eta deuseren beldurric ez duqueçue; sinheste içan çaçue haren profetetan, eta oro ongui helduco dira.
21. Populuari conseilu eman çaroen, eta Jaunaren cantatzaileac eçarri cituen, hura lauda ceçaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibilceco, eta boz batez erran ceçaten: Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren bethicoa den haren urricalpena.
22. Eta laudorioen cantatzen abiatu cirenean, Jaunac itzuli cituen hequien amarruac hequien beren contra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendico umeenac, ceinac ilki baitziren Judari gudu ematera, eta joac içan baitziren.
23. Ecic Amonen eta Moaben semeac jaiqui ciren Seirgo menditarren contra, hequiec hil eta xahutu nahiz; eta lan hori eguin çutenean, elkarren contra ere bihurturic, batac bercea sakica hil çuen.
24. Bada, Juda ethorri cenean mortuari beguira dagoen bizcarrera, urrundic ikusi çuen aurkinça gucia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal içan cenic.