2 Paralipomenac 20:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horiez gueroz, Moaben semeac, Amonen semeac eta hequiequin Amontarretaric bildu ciren Josafaten contra, hari gudu emateco.

2. Berri-ekarleac ethorri ciren eta Josafat jaquinsun eguin çuten, ciotelaric: Oste handi bat çure contra heldu da itsasoz haindico leihorretaric eta Siriatic, eta hara non jarriac dauden Asasonthamarren, ceina Engadicoa baita.

3. Bada, Josafat, beldurrac harritua, eman cen gucia Jaunaren othoiztera, eta Juda guciari barur bat manatu çaroen.

4. Eta Juda gucia bildu cen Jaunaren othoiztera, eta oro beren hirietaric ethorri ciren halaber haren errequeitzera.

5. Eta Josafat xutic jarriric Judaco eta Jerusalemeco baldarnaren erdian, Jaunaren etchean, lorio berriaren aitzinean,

6. Erran çuen: Gure arbasoen Jainco Jauna, çu çare ceruco Jaincoa eta jendaqui gucien erresumetaco nausia; çure escuan dira indarra eta ahala, eta nihorc çuri buru eguin ez deçaque.

7. Gure Jaincoa, ez othe ditutzu çuc Israelgo çure populuaren aitzinean hil lur huntaco egoiliarrac, eta hau bethicotzat eman çure adisquide Abrahamen ondoregoari?

8. Eta huntan egoitza eguin dute, eta hemen çure icenari saindutegui bat alchatu dute, ciotelaric:

9. Baldin gure gainera erorcen badira gaitzac, juiamenduco ezpata, içurritea eta gosetea, çure aitzinean jarrico gare etche huntan, ceinetan çure icena deithua baita; eta gure atsecabeetan çuri eguinen darotzugu deihadar, eta ençunen eta itzurraraciren gaituçu.

2 Paralipomenac 20