8. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea.
9. Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue, cein bere tronuan jarriac çauden, erregueac beçala jaunciac; eta jarriac ciren Samariaco athearen aldeco larrainean, eta profeta guciac profetisatzen hari ciren hequien aitzinean.
10. Sedeciasec berriz, Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adarrac, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, leher deçaçun arteo.
11. Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu.
12. Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun.
13. Miqueasec ihardetsi çaroen: Ala Jauna! cer-nahi erran diçadan ene Jaincoac, hura erranen dudala.
14. Ethorri cen beraz erregueren gana. Erreguec erran çaroen: Miqueas, Erramoth Galaadecora guerlara goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Hunec ihardetsi çaroen: Igan çaitezte, ecic oro ongui helduren çaizquitzuete, eta etsaiac çuen escuetara arthiquiac içanen dira.
15. Eta erreguec erran çaroen: Berriz eta berriz Jaunaren icenean errequeitzen çaitut, ez diçadaçun niri erran eguia bera baicic.