7. Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue.
8. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea.
9. Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue, cein bere tronuan jarriac çauden, erregueac beçala jaunciac; eta jarriac ciren Samariaco athearen aldeco larrainean, eta profeta guciac profetisatzen hari ciren hequien aitzinean.
10. Sedeciasec berriz, Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adarrac, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, leher deçaçun arteo.
11. Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu.
12. Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun.
13. Miqueasec ihardetsi çaroen: Ala Jauna! cer-nahi erran diçadan ene Jaincoac, hura erranen dudala.
14. Ethorri cen beraz erregueren gana. Erreguec erran çaroen: Miqueas, Erramoth Galaadecora guerlara goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Hunec ihardetsi çaroen: Igan çaitezte, ecic oro ongui helduren çaizquitzuete, eta etsaiac çuen escuetara arthiquiac içanen dira.
15. Eta erreguec erran çaroen: Berriz eta berriz Jaunaren icenean errequeitzen çaitut, ez diçadaçun niri erran eguia bera baicic.
16. Eta Miqueasec erran çuen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, hala nola arçainic ez duten ardiac; eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute, cein bere etchera baquean bihur bedi.
17. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ez othe narotzun erran etzarodala horrec deus onic profetisatuco, bainan gaixtoac direnac?
18. Aldiz, Miqueasec erran çuen: Adi çaçue Jaunaren hitza: Jauna ikusi dut bere tronuan jarria, eta ceruco armada gucia harequin escuinetic eta ezquerretic.
19. Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab Israelgo erregue, Erramoth Galaadecora igan dadien eta han eror? Eta bat hula minço baitzen eta bercea hala,
20. Izpiritua aitzinatu cen; baratu cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nic bilduco dut. Jaunac erran çaroen: Nola bilduco duçu?
21. Izpirituac ihardetsi çuen: Ilkico naiz eta gueçurrezco izpiritu bat içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu eta gaihenduco çare; ilki çaite eta eguiçu hola.
22. Orai beraz, huna non Jaunac gueçurrezco izpiritua eman duen çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac çorigaitzac aguindu ditu çuretzat.
23. Sedecias berriz, Canaanaren semea hurbildu cen eta Miqueas mathelan jo çuen, eta erran çuen: Cein bidez Jaunaren izpiritua ene ganic iragan duc hiri minçatzeco?
24. Miqueasec ihardetsi çuen: Cerorrec ikusico duçu egun hartan ceinetan guelaz-guela gorde nahiz ibilico baitzare.