3. Eta Israelgo erregue Acabec erran çaroen Josafati Judaco erregueri: Çato enequin Erramoth Galaadecora. Hunec ihardetsi çaroen: Çu eta ni, çure populua eta ene populua, orobat gare; çurequin içanen gare guerlan.
4. Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Orai berean consulta çaçu othoi Jaunaren nahicaria.
5. Israelgo erreguec bilaraci cituen beraz laur ehun profeta eta erran çaroeten: Erramoth Galaadecora guerla eguitera goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Eta hequiec ihardetsi çuten: Çoaz, eta Jaincoac erregueren escuetara emanen du.
6. Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren ganic ere argui gaitecen?
7. Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue.
8. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea.
9. Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue, cein bere tronuan jarriac çauden, erregueac beçala jaunciac; eta jarriac ciren Samariaco athearen aldeco larrainean, eta profeta guciac profetisatzen hari ciren hequien aitzinean.
10. Sedeciasec berriz, Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adarrac, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, leher deçaçun arteo.
11. Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu.
12. Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun.