2 Paralipomenac 18:26-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Eta erranen dioçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau igorraçue preso; ogui izpi bat eta ur xorta bat emanen diozquitzue, baquean bihur nadien artean.

27. Miqueasec erran çuen: Baquean bihurcen baçare, ez da Jauna ene baithan minçatu. Eta erran çuen berriz: Populuac, adi çaçue guciec.

28. Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue Erramoth Galaadecora igan ciren beraz.

29. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara.

30. Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.

31. Hargatic armadaco aitzindariec, Josafat ikusi çutenean, erran çuten: Israelgo erregue da hori. Eta guducatuz inguratu çuten. Bainan Josafatec oihu eguin çaroen Jaunari, ceinac lagundu baitzuen, eta hequiec urrundu cituen haren ganic;

32. Ecic çaldizcoen aitzindariec utzi çuten ikusi çutenean etzela Israelgo erregue.

33. Guerthatu cen bada, populutic norbaitec gueci bat itsura arthiqui çuela eta Israelgo erregue jo çuela sorbalden eta lepho-çakiaren artean. Eta Acabec bere orga-çainari erran çaroen: Itzulac escua eta gudutic athera neçac, ceren sakitua bainaiz.

34. Eta perla egun hartan akabatu cen. Bada Israelgo erregue bere orga-lasterrean çagoen Siriarrei buruz ilhuncea arteo, eta iguzquia sarceco mugan hil içan cen.

2 Paralipomenac 18