2 Paralipomenac 18:22-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Orai beraz, huna non Jaunac gueçurrezco izpiritua eman duen çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac çorigaitzac aguindu ditu çuretzat.

23. Sedecias berriz, Canaanaren semea hurbildu cen eta Miqueas mathelan jo çuen, eta erran çuen: Cein bidez Jaunaren izpiritua ene ganic iragan duc hiri minçatzeco?

24. Miqueasec ihardetsi çuen: Cerorrec ikusico duçu egun hartan ceinetan guelaz-guela gorde nahiz ibilico baitzare.

25. Bada Israelgo erreguec manu eman çuen, cioelaric: Miqueas har çaçue, eta eramaçue hirico buruçagui Amonen gana eta Amelequen seme Joasen gana.

26. Eta erranen dioçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau igorraçue preso; ogui izpi bat eta ur xorta bat emanen diozquitzue, baquean bihur nadien artean.

27. Miqueasec erran çuen: Baquean bihurcen baçare, ez da Jauna ene baithan minçatu. Eta erran çuen berriz: Populuac, adi çaçue guciec.

28. Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue Erramoth Galaadecora igan ciren beraz.

29. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara.

30. Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.

31. Hargatic armadaco aitzindariec, Josafat ikusi çutenean, erran çuten: Israelgo erregue da hori. Eta guducatuz inguratu çuten. Bainan Josafatec oihu eguin çaroen Jaunari, ceinac lagundu baitzuen, eta hequiec urrundu cituen haren ganic;

32. Ecic çaldizcoen aitzindariec utzi çuten ikusi çutenean etzela Israelgo erregue.

33. Guerthatu cen bada, populutic norbaitec gueci bat itsura arthiqui çuela eta Israelgo erregue jo çuela sorbalden eta lepho-çakiaren artean. Eta Acabec bere orga-çainari erran çaroen: Itzulac escua eta gudutic athera neçac, ceren sakitua bainaiz.

34. Eta perla egun hartan akabatu cen. Bada Israelgo erregue bere orga-lasterrean çagoen Siriarrei buruz ilhuncea arteo, eta iguzquia sarceco mugan hil içan cen.

2 Paralipomenac 18