18. Aldiz, Miqueasec erran çuen: Adi çaçue Jaunaren hitza: Jauna ikusi dut bere tronuan jarria, eta ceruco armada gucia harequin escuinetic eta ezquerretic.
19. Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab Israelgo erregue, Erramoth Galaadecora igan dadien eta han eror? Eta bat hula minço baitzen eta bercea hala,
20. Izpiritua aitzinatu cen; baratu cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nic bilduco dut. Jaunac erran çaroen: Nola bilduco duçu?
21. Izpirituac ihardetsi çuen: Ilkico naiz eta gueçurrezco izpiritu bat içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu eta gaihenduco çare; ilki çaite eta eguiçu hola.
22. Orai beraz, huna non Jaunac gueçurrezco izpiritua eman duen çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac çorigaitzac aguindu ditu çuretzat.
23. Sedecias berriz, Canaanaren semea hurbildu cen eta Miqueas mathelan jo çuen, eta erran çuen: Cein bidez Jaunaren izpiritua ene ganic iragan duc hiri minçatzeco?
24. Miqueasec ihardetsi çuen: Cerorrec ikusico duçu egun hartan ceinetan guelaz-guela gorde nahiz ibilico baitzare.
25. Bada Israelgo erreguec manu eman çuen, cioelaric: Miqueas har çaçue, eta eramaçue hirico buruçagui Amonen gana eta Amelequen seme Joasen gana.
26. Eta erranen dioçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau igorraçue preso; ogui izpi bat eta ur xorta bat emanen diozquitzue, baquean bihur nadien artean.
27. Miqueasec erran çuen: Baquean bihurcen baçare, ez da Jauna ene baithan minçatu. Eta erran çuen berriz: Populuac, adi çaçue guciec.
28. Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue Erramoth Galaadecora igan ciren beraz.
29. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara.
30. Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.
31. Hargatic armadaco aitzindariec, Josafat ikusi çutenean, erran çuten: Israelgo erregue da hori. Eta guducatuz inguratu çuten. Bainan Josafatec oihu eguin çaroen Jaunari, ceinac lagundu baitzuen, eta hequiec urrundu cituen haren ganic;