2 Paralipomenac 18:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josafat beraz içan cen aberats eta ospe handitan, eta Acabequin batasun eguin çuen.

2. Handic cembait urtheren buruan, haren gana jautsi cen Samariara. Acabec haren ethorceari hil cituen hainitz idi eta ahari harençat eta harequin ethorri cen populuarençat; eta bildu çuen Erramoth Galaadecora igaitera.

3. Eta Israelgo erregue Acabec erran çaroen Josafati Judaco erregueri: Çato enequin Erramoth Galaadecora. Hunec ihardetsi çaroen: Çu eta ni, çure populua eta ene populua, orobat gare; çurequin içanen gare guerlan.

4. Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Orai berean consulta çaçu othoi Jaunaren nahicaria.

5. Israelgo erreguec bilaraci cituen beraz laur ehun profeta eta erran çaroeten: Erramoth Galaadecora guerla eguitera goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Eta hequiec ihardetsi çuten: Çoaz, eta Jaincoac erregueren escuetara emanen du.

6. Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren ganic ere argui gaitecen?

7. Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue.

8. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea.

2 Paralipomenac 18