2 Paralipomenac 17:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, haren orde erreguinatu cen Josafat haren semea, eta Israeli garaia eraman çaroen.

2. Soldadoac eman cituen Judaco hiri harrasiz inguratuac ciren gucietan; eta çainac eçarri cituen Efraimgo mendico hirietan, haren aita Asac hartu cituenetan.

3. Eta Jauna Josafatequin içan cen, bere aita Dabiden lehembicico bideetan ibili celacotz, eta etzuelacotz Baalen baithan eçarri bere phesquiça,

4. Bainan-bai bere aitaren Jaincoa baithan, eta haren manamenduetan ibili celacotz, eta ez Israelen bekatuetan,

5. Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.

6. Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen.

7. Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera;

8. Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac.

9. Eta Jaunaren legueco liburua escuan, populuari irakasten haritzen ciren Judan; Judaco hiriac inguratzen cituzten, eta arguitzen çuten populua.

2 Paralipomenac 17