2 Paralipomenac 13:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jeroboam erreguearen hemeçorcigarren urthean, Abia erreguinatu cen Judaren gainean.

2. Hirur urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Uriel Gabaacoaren alaba, Micaia deitzen cen. Eta guerla cen Abiaren eta Jeroboamen artean.

3. Abiac gudura eguin çuenean, guiçon guerlarienetaric eta hautetaric laur ehun mila cituelaric; Jeroboamec lerrotan eçarri cituen çorci ehun mila guiçon, hequiec ere hautac eta guerletaraco hazcarrenetaric.

4. Abia guelditu cen beraz Semerongo mendian eta erran çuen: Adi çaçue, Jeroboam eta Israel gucia.

5. Ez othe daquiçue Israelgo Jainco Jaunac gatzeco patuz bethicotzat Israelgo erreinua eman duela Dabidi, berari eta bere semeei?

2 Paralipomenac 13