2 Paralipomenac 12:3-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Hamabi ehun orga-lasterrequin eta hirur hogoi mila çaldizcorequin; eta Eguiptotic harequin ethorri cen populu xehea, erran nahi Libiarrac, Trogloditac eta Ethiopiarrac, ecin kondatuac ciren.

4. Sesaquec Judan hartu cituen hiriric hazcarrenac eta Jerusalemeraino ethorri cen.

5. Bada Semeias profeta Erroboamen aitzinera aguertu cen eta Judaco aitzindariei, ceinac Sesaquen ihes Jerusalemera bilduac baitziren, eta erran çaroeten: Hau dio Jaunac: Çuec utzi nauçue, eta nic ere utzi çaituztet Sesaquen escuetara.

2 Paralipomenac 12