21. Bada, Erroboamec Maaca, Absalomen alaba, maithatu çuen bere berce emazte eta ohaideen gainetic; ecic hartu cituen hemeçorci emazte, eta ohaideac berriz, hirur hogoi; eta içatu cituen hogoi eta çorci seme eta hirur hogoi alaba.
22. Aldiz aitzineco eçarri çuen Abia Maacaren semea bere anaia gucien buruçagui; ecic hura erregue eguiteco asmua cerabilcan,
23. Ceren çuhurrago eta gaiago baitien bere anaia guciac baino, ceinac barraiatuac baitziren Judaco eta Benjamingo eremu gucietan eta hiri hazcar orotan; eta erreguec eman çaroeten jatecoa nasai eta harraraci çaroezten emazte asco.