6. Bilçar eguin çuen çaharrequin, haren aita Salomon oraino bici celaric haren aitzinera bilcen cirenequin, eta erran çaroten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardets dioçodan populuari?
7. Hauquiec erran çaroten: Baldin populu huni aurkitzen badioçu eta solas eztiz goçatzen baditutzu, noiznahiden çure cerbitzuco dirazteque.
8. Bainan harec bazterrerat utzi çuen çaharren errana; eta harequin haciac eta haren lagun bici ciren guiçon-gazteequin abiatu cen hortaz minçatzen.
9. Eta erran çaroeten: Cer iduritzen çaitzue? edo cer ihardetsi behar diot populu horri, ceinac erran baitarot: Arin çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria?