11. Eta Jaunaren arka hirur hilabethez egotu cen Obededom Jethearraren etchean; eta Jaunac benedicatu cituen Obededom eta haren etche gucia.
12. Berria erregue Dabidi ekarria içan cen Jaunac Obededom eta haren içate guciac benedicatu cituela, Jaincoaren arkaren cariaz. Dabid goan cen beraz eta Jaincoaren arka ekarri çuen bozcariotan Obededomen etchetic Dabiden hirira; eta Dabidequin baciren çazpi dançari-andana eta aratche bat bitimatzat.
13. Eta Jaunaren arka ekarcen çutenec sei urhats eguin cituztenean, idi bat eta ahari bat imolatzen cituen.
14. Eta Dabid bere indar guciez dançan hari cen Jaunaren arkaren aitzinean; eta Dabidec liho-harizco ephodo bat çuen soinean.
15. Eta Dabidec eta Israelen etche guciac bozcariotan eta turutac joz baceramaten Jaunaren lekucotasuneco arka.
16. Eta Jaunaren arka Dabiden hirian sarthu cenean, Micol Saulen alabac leihotic beguiraturic, ikusi çuen erregue Dabid dançan eta jaucica Jaunaren aitzinean, eta erdeinatu çuen bere bihotzean.
17. Eta Jaunaren arka sarthu çuten eta bere lekuan eçarri, Dabidec hedatu cioen olharen erdian; eta Dabidec escaini cituen Jaunaren aitzinean holocaustac eta baquezco bitimac.
18. Eta holocausten eta baquezco bitimen escaincea akabatu çuenean, populua benedicatu çuen armadetaco Jaunaren icenean.