2 Erregueac 3:17-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Abnerrec halaber solasa eman cioten Israelgo çaharrei, cioelaric: Atzo nola herenegun nahi cinduten Dabid erreguina cedin çuen gainean.

18. Orai eguiçue beraz, ceren Jauna hunela minçatu baita: Dabid ene cerbitzariaren escuaz atheratuco dut Israelgo ene populua Filistindarren aztaparretic eta bere etsai gucienetaric.

19. Eta Abner minçatu cen Benjamini ere. Eta Hebronera goan cen Dabidi erratera nolacoa cen Israelen eta Benjamin guciaren nahicundea.

20. Dabiden gana Hebronera ethorri cen hogoi guiçonequin; eta Dabidec eman cioten barazcari bat Abnerri eta harequin ethorri ciren hogoi guiçonei.

21. Abnerrec erran cioen Dabidi: Jaiquico naiz Israel guciaren bilceco çure gana, ene jaun eta erreguearen gana; batasun eguinen dut çurequin, eta orori manatuco dioçute çure arimaco lehiaren arabera. Dabidec beraz igorri çuenean Abner, eta hau baquean goan ondoan,

22. Berehala ethorri ciren Dabiden cerbitzariac eta Joab, ohoin batzu hilic eta harrapaquin handi bat eguinic. Bada, Abner etzen Dabidequin Hebronen, ceren orduco Dabidec igorri baitzuen, eta baquean bideari eman baitzen.

23. Eta Joab eta harequin cen armada gucia ethorri ciren guero. Hargatic Joabec jendeen ahotic içan çuen berri hau: Abner, Nerren semea, ethorri içan da erregueren gana; erreguec igorri du, eta baquean goan da.

24. Joab aguertu cen erregueren aitzinera eta erran cioen: Cer eguin duçu? Huna non Abner ethorri den çure gana: certaco utzi duçu? eta goan, eta itzuli da.

25. Ez daquiçu Abner, Nerren semea, çure enganatzera ethorri dela, çure sar-ilkien jaquitera eta eguiten ditutzun gucien eçagutzera?

26. Beraz Dabiden ganic atheraturic, Joabec mandatariac igorri cituen Abnerren guibeletic, eta guibelerat ekarraraci çuen Siraco urteguitic, Dabiden jaquin-gabean.

27. Abner Hebronera itzuli cenean, Joabec bazterrera eraman çuen athearen erdira, malçurquerian minçatzeco; eta han Abner jo çuen ixtaçakian, eta hil cen Joaben anaia Asaelen odolaren aspercundetan.

28. Dabidec jaquin çuenean gauça orducoz eguina, erran çuen: Bethi gucico Jaunaren aitzinean garbi naiz, eta ene erresuma ere, Nerren seme Abnerren odoletic;

29. Haren odola eror bedi Joaben buruaren gainera eta haren aitaren etche guciaren gainera; Joaben etchean ez bedi behinere escas içan haci-jariaduna, leguensua, ardatz-iduquitzailea, ezpataren azpian erorico dena eta oguia escas içanen duena.

30. Joabec eta haren anaia Abisaic hil çuten beraz Abner, Abnerrec guduan hil çuelacotz hequien anaia Asael Gabaonen.

31. Eta Dabidec erran cioen Joabi eta harequin cen populu guciari: Hauts çatzue çuen soinecoac, eta çakuac jaunz çatzue, eta deithorea eguiçue Abnerren hilotsetan. Bada, Dabid erreguea jarraiquitzen cen hil-kutchari.

32. Eta Abner ehorci ondoan Hebronen, boça alchatu çuen Dabidec, eta nigarrez egotu cen Abnerren hobiaren gainean; eta populu guciac ere nigar eguin çuen.

33. Eta erreguec Abner deithoratuz eta nigarrez, erran çuen: Abner ez da hil guiçon uzcurrac hilcen ohi diren beçala.

34. Çure escuac ez dira estecatuac içatu, eta çure çangoac ez dira burdinez josiac içatu; bainan erori çare hala nola nihor erorcen ohi baita tzarqueriaco semeen aitzinean. Eta populu guciac batean deithoratuz, nigar eguin çuen Abnerren gainean.

35. Eta oste gucia ethorri cenean janhariaren harceco Dabidequin, egun argui celaric oraino, Dabidec cin eguin çuen huneletan: Jaincoac hau eguin biaçat eta hura gainetic, baldin iguzquia sarthu aitzinean dastatzen badut oguia edo berce cerbait.

36. Populu guciac aditu çuen, eta haren gogaraco içan ciren erreguec populu guciaren aitzinean eguin cituenac oro.

2 Erregueac 3