8. Eta lur gucia iragan ondoan, Jerusalemera ethorri ciren bederatzi hilabethe eta hogoi egunen buruan.
9. Joabec erregueri eman cioen beraz populuco nombrearen kondua, eta kausitu ciren Israeldic, çorci ehun mila guiçon, ezpata cerabilcatenac; eta Judatic, borz ehun mila gudulari.
10. Bada, bihotzac eguin cioen Dabidi, populua kondatua içan cen ondoan, eta Dabidec erran cioen Jaunari: Bekatu handia eguin dut hortan; bainan othoi, Jauna, barka çaçu çure cerbitzariaren gaizquia, ceren çoroqueria handiz eguin içan baitut.
11. Eta Dabid jaiqui cen goicean, eta Jaunac bere hitza ençunaraci cioen Gad profetari, Dabiden ikusleari, cioelaric:
12. Çoaz eta erroçu Dabidi: Hau dio Jaunac: Hirur içurritaric hauta emana çaitzu; hequietaric bat, nahi duçuna hauta çaçu, igor deçaçudan.
13. Dabiden gana ethorriric, Gad huneletan minçatu citzaioen: Edo çazpi urthez gosetea ethorrico çaitzu çure lurrera; edo hirur hilabethez ihes ibilico çare çure etsaien aitzinean, eta hequiec ondotic içanen ditutzu; edo içurritea hirur egunez içanen da çure lurrean. Orai beraz çure gogoetac eguizquitzu eta ikusaçu cer ihardetsico diodan bidali nauenari.