2 Erregueac 22:41-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

41. Ihes igorri ditutzu ene etsaiac, higüin nautenac, eta herrautsico ditut.

42. Helca harico dira, eta nihor etzaiote helduco; deihadar eguinen diote Jaunari, eta Jaunac ez ditu ençunen.

43. Lurreco herrautsa beçala eguinen ditut, carriquetaco lohia beçala oincaturen ditut, eta çathicatuco ditut.

44. Beguiratuco nauçu ene populuaganicaco makurretaric; jendaien buruçaguitzat çainduco nauçu; eçagutzen ez dudan populu bat harico da ene cerbitzatzen.

45. Arrotzaren semeec bihurri eguinen darotate; bainan minçaturen natzaiote, adituco dute ene hitza eta ene nahira erorico dira.

46. Arrotzaren semeac goan dira ura beçala, hestutuac dira beren hesturetan.

2 Erregueac 22