35. Ene escuei guducatzen irakatsi diotena, ene besoac cobrezco arrambela iduri orhatu dituena.
36. Jauna, gueriçatu nauçu çure erredola salbagarriaz, çure ontasunac hedatu nau urrunera.
37. Ene oinen azpian urhatsa luçatu duçu, eta ene oinec ez dute amor eguinen.
38. Ondotic goanen natzaiote ene etsaiei, herrautsiren ditut, eta ez naiz bihurturen xahutu ditudan arteo.
39. Xahutuco ditut eta phorroscatuco, jaic ahal ez ditecen; ene oin-pera erorico dira.
40. Indarrez jaunci nauçu guduco, ene azpira makurtu ditutzu niri bihurcen çarozquitanac.
41. Ihes igorri ditutzu ene etsaiac, higüin nautenac, eta herrautsico ditut.
42. Helca harico dira, eta nihor etzaiote helduco; deihadar eguinen diote Jaunari, eta Jaunac ez ditu ençunen.
43. Lurreco herrautsa beçala eguinen ditut, carriquetaco lohia beçala oincaturen ditut, eta çathicatuco ditut.
44. Beguiratuco nauçu ene populuaganicaco makurretaric; jendaien buruçaguitzat çainduco nauçu; eçagutzen ez dudan populu bat harico da ene cerbitzatzen.
45. Arrotzaren semeec bihurri eguinen darotate; bainan minçaturen natzaiote, adituco dute ene hitza eta ene nahira erorico dira.
46. Arrotzaren semeac goan dira ura beçala, hestutuac dira beren hesturetan.
47. Bici bedi Jauna, benedica bedi ene Jaincoa; goretsia içanen da Jainco hazcarra, ene beguiralea.
48. Çuc, Jaincoa, aspercen nauçu, çuc arthiquitzen ditutzu populuac ene azpira.
49. Çuc itzurcen nauçu ene etsaiei, çuc alchatzen nauçu ene jaçarlez gorago, çuc ilkico nauçu guiçon gaixtoaren aztaparretic.
50. Hargatic aithor emanen darotzut jendaietan, eta cantaturen dut çure icenaren ospatzeco;
51. Erranen dut cer sendagailaz itzuri duçun erregue, cer urricalpena içan duçun Dabid çure cristoz eta haren ondoregoaz bethi eta bethiraino.