2 Erregueac 22:23-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Alabainan haren erabaquiac beguien aitzinean iduqui ditut oro, eta haren manuetaric ez naiz baztertu.

24. Perfet içanen naiz harequin batean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic.

25. Eta Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera, bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean.

26. Saindu içanen çare sainduarequin, eta perfet perfetarequin.

27. Xahu içanen çare xahuarequin, eta tzarrarequin tzartuco çare.

28. Goratuco ditutzu aphal gaixoac, çure beguiac aphalduco ditu gora direnac.

29. Ceren çu baitzare, oi Jauna, ene arguia; eta çuc, Jauna, arguituco ditutzu ene ilhumpeac.

30. Çure indarraz jaunciric laster eguinen dut, ene Jaincoaz lagunduric jaucico ditut harrasiac.

31. Xahu dira Jaincoaren bideac, Jaunaren hitza suaz garbitua beçala da; hura da haren baithan beren iguriquitza daducaten gucien erredola.

2 Erregueac 22