2 Erregueac 22:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ilhumbeac jarri ditu bere gordegailuaren inguruan, ceruetaco hedoietaric urac bahatuz.

13. Haren beguitharteco simistac kaldatu ditu suco ikatzac.

14. Jaunac cerutic arthiqui du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa.

15. Arthiqui ditu bere gueciac, eta haiçatu ditu etsaiac; igorri du simista, eta erre ditu.

16. Eta itsasoaren ondarrac aguerian jarri dira, eta biphilean lurraren erroac, Jaunaren dixiduz, haren hasarreco hatsaz.

17. Ceru-goratic hedatu darot escua, eta bere ganat hartu nau, eta atheratu nau ur-uharren erditic.

18. Itzuri nau ene etsai gaitzari eta hastio nindutenei, ikusi baitu ni baino hazcarrago cirela.

19. Bere itzalera bildu nau ene atsecabeco egunean; Jauna jarri da ene habe.

20. Çabalera atheratu nau eta libratu, ceren bainincen haren gogaraco.

21. Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera; ene escuen garbitasunaren arabera bihurturen darot.

22. Ecen beguiratu ditut Jaunaren bideac, ez naiz gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra.

2 Erregueac 22