3. Dabidec erran çaroeten beraz Gabaontarrei: Cer eguinen darotzuet eta cer içanen da çuen bidegabearen medeapena, benedica deçaçuençat Jaunaren primança?
4. Gabaontarrec ihardetsi çaroeten: Ez dugu bilhatzen ez cilharric ez urheric, bainan Saul eta haren etchea ditugu bilhatzen, eta ez dugu nahi Israeldic guiçon bat içan dadien hila. Erreguec erran çaroeten: Cer nahi duçue beraz eguin deçaçuedan?
5. Hauquiec ihardetsi çaroeten erregueri: Bidegabequi lehertuac eta ehoac erabili gaituen guiçona xahutu behar dugu, bat bakarra haren odolecoric gueldi ez dadien Israelgo muguen barnean,