2 Erregueac 20:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bada, Amasa odolez estalia bidearen erdian etzana çagoen. Norbaitec ikusi çuen populu gucia guelditzen cela haren ikusteco; Amasa aldaratu çuen bazter batera eta estali çuen capaz, iragaileac gueldi etzitecen haren gatic.

13. Hura beraz bidetic aldaratua içan cenean, iragaiten ciren Joabi jarraiquitzen ciren guciac, Seba, Bocriren semearen ondotic goateco.

14. Bada, Seba Israelgo leinu gucietan iragan cen Abelan eta Bethmaacan; eta guiçon hauta guciac haren gana bilduac içan ciren.

15. Hargatic Joab eta bere lagunac ethorri ciren eta sethioan çaducaten Abelan eta Bethmaacan; hiria inguratu çuten trenchadaz, eta sethiatua cen hiria. Joabequin cen oste gucia hari cen harrasien eragoztera.

16. Eta hirico emaztequi çuhur batec oihu eguin çuen: Adi çaçue, adi çaçue; erroçue Joabi: Hurbil çaite hunat eta minçatuco naiz çurequin.

17. Joab emaztequiari hurbildu cenean, erran cioen hunec: Joab çare? Eta Joabec ihardetsi cioen: Ni. Emaztequia hunela minçatu citzaioen: Adi çatzu çure nescatoaren hitzac. Harec ihardetsi cioen: Aditzen dut.

18. Eta berriz emaztequiac erran çuen: Hau cioen erran-çahar batec: Galdeguiten dutenec, Abelan galda beçate; eta horrela goaten ciren.

19. Ez othe naiz, ni eguia Israelen ihardesten dudana? eta çuc bilhatzen duçu hiriaren eragoztea eta ama bat Israelen xahutzea? Certaco errecara arthiquitzen duçu Jaunaren primança?

20. Joabec ihardetsi cioen: Urrun, urrun hori ni ganic; ez dut ez errecaratzen, ez-eta eragozten.

2 Erregueac 20