10. Isboseth, Saulen semea, berrogoi urthetan cen erreguinatzen hasi cenean Israelen gainean, eta bi urthez erreguinatu cen. Bada Judaco etchea bakarric jarraiquitzen cen Dabidi.
11. Eta Judaco etcheari manatuz, Dabidec Hebronen eman cituen egunac, heldu içan ciren çazpi urthe eta sei hilabethetara.
12. Abner Nerren semea, eta Saulen seme Isbosethen guiçonac campetaric Gabaonera ethorri ciren.
13. Bada Joab, Sarbiaren semea, eta Dabiden guiçonac hequien bidera atheratu ciren Gabaongo arrainteguiraino. Eta batera bildu cirenean, jarri ciren parrez-par, batzu arrainteguiaren alde batetic, eta berceac bercetic.
14. Eta Abnerrec erran cioen Joabi: Cembait guiçon-gazte jaiqui beitez eta guduca gure aitzinean. Eta Joabec ihardetsi çuen: Jaiqui beitez.
15. Beraz jaiqui eta atheratu ciren hamabi Benjamindic, Saulen seme Isbosethen aldecoetaric, eta hamabi Dabiden aldecoetaric.
16. Eta cein bere kideari burutic lothuric, ezpata sahetsetic sarthu cioen etsaiari, eta oro batean erori ciren; eta toqui hura deithua içan cen Hazcarren landa Gabaonen.
17. Eta guerla bat asqui gogorra atheratu cen egun hartan: Abner eta Israelgo guiçonac ihes igorriac içan ciren Dabiden cerbitzariez.
18. Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala.
19. Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz.
20. Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.
21. Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea.
22. Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean.