2 Erregueac 18:24-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca.

25. Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,

26. Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da.

27. Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena.

28. Bada, Aquimaasec oihu eguinez, erran cioen erregueri: Agur, erregue. Eta erregue adoratuz lurrera gurthuric haren aitzinean, erran çuen: Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinac hersi baititu ene erregue jaunaren contra escuac alchatu dituzten guiçonac.

29. Erreguec erran çuen: Ongui da ene seme Absalom? Aquimaasec ihardetsi çuen: Joab, çure cerbitzariac, oi erregue, igorri duenean çure cerbitzaria, asaldu handi bat ikusi dut; berceric ez daquit.

30. Erreguec erran cioen: Iragan çaite eta çaude hor. Eta hura iragan cenean eta guelditua çagoelaric,

31. Cusi aguertu cen, eta helcean erran çuen: Berri ona ekarcen dut, ene erregue jauna; ecic Jaunac egun çure alde erabaqui du çure contra jaiqui diren gucien contra.

32. Erreguec, berriz, erran cioen Cusiri: Ongui da ene seme Absalom? Cusic ihardetsi cioen: Ene erregue jaunaren etsaiac oro eta haren contra gaizquicotzat jaiquitzen diren guciac Absalom beçala eguin beitez.

2 Erregueac 18