22. Bainan berriz ere Aquimaas Sadoquen semeac erran cioen Joabi: Cer makur da ni ere Cusiren ondotic goaten banaiz? Eta Joabec erran cioen: Cer nahi duçu laster eguinic, ene semea? etzare berri onaren eramaile içanen.
23. Hunec ihardetsi çuen: Cer litaque bada, laster eguin baneça? Eta Joabec erran cioen: Laster eguiçu. Aquimaasec beraz, laburzcaco bide batetic lasterca, iragan çuen Cusi.
24. Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca.
25. Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,
26. Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da.
27. Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena.
28. Bada, Aquimaasec oihu eguinez, erran cioen erregueri: Agur, erregue. Eta erregue adoratuz lurrera gurthuric haren aitzinean, erran çuen: Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinac hersi baititu ene erregue jaunaren contra escuac alchatu dituzten guiçonac.
29. Erreguec erran çuen: Ongui da ene seme Absalom? Aquimaasec ihardetsi çuen: Joab, çure cerbitzariac, oi erregue, igorri duenean çure cerbitzaria, asaldu handi bat ikusi dut; berceric ez daquit.
30. Erreguec erran cioen: Iragan çaite eta çaude hor. Eta hura iragan cenean eta guelditua çagoelaric,
31. Cusi aguertu cen, eta helcean erran çuen: Berri ona ekarcen dut, ene erregue jauna; ecic Jaunac egun çure alde erabaqui du çure contra jaiqui diren gucien contra.
32. Erreguec, berriz, erran cioen Cusiri: Ongui da ene seme Absalom? Cusic ihardetsi cioen: Ene erregue jaunaren etsaiac oro eta haren contra gaizquicotzat jaiquitzen diren guciac Absalom beçala eguin beitez.
33. Hargatic erregue atsecabez bethea igan cen atheco guelara, eta nigarrari eman cen. Eta hara-hunaca çabilalaric, hunela minço cen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea! norc emanen darot hil nadien çuretzat! Absalom, ene semea, ene seme Absalom