19. Bada, Aquimaasec, Sadoquen semeac, erran çuen: Laster eguinen dut, eta erregueri eramanen diot berria, bere çucena bere etsaien escuetaric bihurtu dioela Jaunac.
20. Joabec ihardetsi cioen: Etzare berri-eramaile içanen egun huntan, bainan berce batez berri eramaten harico çare; ez dut nahi çuc hel deçaçun egun berria, ceren den hila erregueren semea.
21. Eta Cusiri erran cioen Joabec: Çoaz eta erregueri ikusi duçuna erroçu. Cusec agur eguin cioen Joabi eta lastereguin çuen.
22. Bainan berriz ere Aquimaas Sadoquen semeac erran cioen Joabi: Cer makur da ni ere Cusiren ondotic goaten banaiz? Eta Joabec erran cioen: Cer nahi duçu laster eguinic, ene semea? etzare berri onaren eramaile içanen.
23. Hunec ihardetsi çuen: Cer litaque bada, laster eguin baneça? Eta Joabec erran cioen: Laster eguiçu. Aquimaasec beraz, laburzcaco bide batetic lasterca, iragan çuen Cusi.
24. Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca.
25. Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,
26. Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da.
27. Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena.