2 Erregueac 18:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidec beraz, bere jendea beguiztaturic, haren manatzeco eçarri cituen ehun guiçonetaco eta mila guiçonetaco aitzindariac;

2. Armadaren heren bat eçarri çuen Joaben manuen azpian, berce heren bat Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaiaren azpico, eta azquen herena Ethaien azpico; Ethai baitzen Jetharra. Eta erreguec erran cioen armadari: Ni ere atheraco naiz çuequin.

3. Eta armadac ihardetsi çuen: Etzare ilkico; ecen ihesari eman baguineça, ez luque hequiençat gutaz deus handiric erran nahi; heren bat ere gutaric erorcen balitz, hortaz axola guti luquete; ceren çu hamar milençat ikusia baitzare bakarric. Hobe da beraz hirian egon çaitecen guri lagunça emateco.

4. Erreguec erran cioten: Nola ere ongui iduritzen baitzaitzue, hala eguinen dut. Erregue jarri cen beraz athean, eta populua ilkitzen cen bere andanetan, ehunca eta milaca.

5. Eta erreguec manu eman cioten Joabi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom. Eta populu guciac aditzen çuen erregue aitzindari guciei ematen Absalomen beguiratzeco manua.

6. Populua celhaiera atheratu cen beraz Israelen contra, eta gudua eman cen Efraimen oihanean.

7. Eta han Israelgo populua Dabiden armadaz xehacatua içan cen, eta egun hartan eguin cen sarrasqui bat gaitza, hogoi mila guiçonena.

8. Eta han gudua barraiatua içan cen lur guciaren hedaduran, eta oihanac populutic iretsi cituenac hainitz guehiago içan ciren, ecenez egun hartan ezpatac sarrasquitu cituenac.

9. Bada, guerthatu cen Absalom, bere mandoaren gainean jarriric, buruz buru eguin cituela Dabiden cerbitzariac; mandoa sarthu cen haritz handi eta adarsu baten azpira; Absalomen burua haritzean lothu cen, eta bere ceruaren eta lurraren artean dilindan gueldituric, haren azpico mandoa aitzinerat iragan cen.

2 Erregueac 18