2 Erregueac 17:10-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Orduan hazcarrenac berac, lehoinac beçalaco bihotza dutenac, icialdurac erkituco ditu; ecen Israelgo populu guciac badaqui çure aita bihozduna dela, eta bihozdunac direla harequilaco guciac.

11. Bainan ene idurico hau da ona: Israel gucia çure gana bil bedi Danetic Bersitheeraino, ecin konda ditaqueen itsasoco legarra beçala: eta çu içanen çare hequien erdian.

12. Eta jaucico gare Dabiden gainera kausituco den edocein lekutan; eta estalico dugu, ihinça lurrerat erorcen ohi den beçala, eta harequin diren guiçonetaric ez dugu utzico bat bakarra ere.

13. Hiri cembaitetara sarthua bada, Israel guciac hiri hura sokaz inguratuco du eta errecara ambilduco dugu, hartaric harri-cozcor bat ere ez dadien kausi.

2 Erregueac 17