28. Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo.
29. Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han.
30. Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen.
31. Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena.
32. Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea.