12. Emaztequiac erran çuen beraz: Çure nescatoac ene jaunari hitz bat erran ahal beço. Dabidec erran cioen: Minça çaite.
13. Erreguec atheratu du solas hori, eta nolaz populuaren contra asmatu du berce gauça hau, non bekatu eguiten baitu eta bereetaricaco iraicia bihurrarazten ez baitu?
14. Guciac hilcen gare, eta lurrean barraiatzen gare bihurcen ez diren urac beçala: Jaincoac ez du nahi arima bat gal dadien, bainan luçacor da, beldurrez arras gal dadien hastandua dena.
15. Orai ethorri naiz beraz, ene erregue jaunari populuaren aitzinean solas horren erratera. Eta çure nescatoac erran du Minçatuco natzaio erregueri, hea nolazbait erreguec eguinen duen bere nescatoaren errana.
16. Erreguec beharria eman du bere nescatoaren atheratzeco, Jaunaren primançatic ni eta ene semea batean eceztatu nahi guintuzten gucien escutic.
17. Erran beça beraz çure nescatoac Ene erregue jaunaren hitza bethe bedi sacrificio bat beçala. Ecen, nola Jaincoaren ainguerua, hala da ene erregue jauna, ceina ez solas eztiac, ez borthitzac ez baitute kordocatzen; hargatic da çurequin çure Jainco Jauna.