2 Erregueac 11:18-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Joabec igorri ciozcan beraz Dabidi guduco berri guciac.

19. Eta berri-eramaileari manatu çaroen, cioelaric: Guerlaco solas guciac akabatu diozquetzunean erregueri,

20. Ikusten baduçu samurcen dela, eta erraten badu: Certaco hurbildu çarete harrasiari guducatzeco? ala ez daquiçue hainitz gueci harrasi gainetic arthiquitzen dela?

21. Norc jo çuen Abimelec, Jerobaalen semea? Etzen emaztequi bat içan ihara-harri pusca bat haren gainera harrasitic arthiqui çuena, eta hura Thebesen hil çuena? certaco hurbildu çarete harrasiaren ondora? erranen duçu: Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria, hil içan da.

22. Berri-eramailea abiatu cen beraz, ethorri cen eta Dabidi erran ciozcan Joabec manatu guciac.

2 Erregueac 11