14. Amonen semeec berriz, ikusiric Siriarrec ihes eguin çutela, berec ere iheseguin çuten Abisairen aitzinetic eta hirira sarthu ciren. Eta Joab itzuli cen Amontarretaric eta Jerusalemera ethorri cen.
15. Siriarrec beraz ikusiric erori cirela Israelen aitzinean, batera bildu ciren.
16. Eta Adarecerrec igorri çuen ibaiaz haindian ciren Siriarretara, eta erakarri çuen hequien armada. Sobac, Adarecerren armadaco buruçaguia, cen hequien aitzindari.
17. Berri hori Dabidi ekarria içan cenean, bilaraci çuen Israel gucia, iragan çuen Jordanea eta ethorri cen Helamera. Siriarrac lerrotan jarri ciren Dabiden contra, eta gudu eman çaroeten.